559 pisu turistiko, gutxienez, legez kanpo geratu beharko lirateke Donostiako Udalaren Plan Orokorraren arabera

  • Epaitegiek pisu turistikoen ordenantza bertan behera utzi ostean, Donostiako Udalaren errejistroan jasota dauden erabilera turistikoko 1272 pisuetatik %43,9 lehen solairutik gora kokatzen dira.
  • Sinatzen dugun eragile sozialek errealitate hori salatzen dugu, eta Udal Gobernuari eskatzen diogu ez dezala aldatu Donostiako Udalaren Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) etxebizitza horiek legeztatzeko, orain indarrean dagoen HAPOren irizpideari eutsiz; izan ere, irizpide horrek hirugarren sektoreko jarduerak galarazten ditu bizitegi-erabilerako etxebizitzen gainetik.

Donostiako Udalaren Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO), indarrean zegoenak, lehen solairutik gora erabilera turistikoko etxebizitzak ezartzea eragozten zuen, pentsio eta ostatuetarako arautzen den bezala. Ondoren, 2018an, Udalak etxebizitza horiek legearen barruan sartzea ahalbidetzen zuen ordenantza onartu zuen, baina epaitegiek berriki baliogabetu dute, ordenantzak ez baitira hirigintza-erabilerak ezartzeko tresna-juridiko egokiak, ezta lurzoruaren eraikigarritasuna eta erabileren definizioa ezartzeko gai diren tresna arau-emaileak ere. Gaur egun, hala ere, ehundaka pisu daude lehen solairutik gora kokatuta egon arren beren jarduera ekonomikoa garatzen jarraitzen dutenak.

Donostiako Udalak sortutako tranpa etxebizitza baten erabilera turistikoa bizitegi-erabilerarekin parekatzea izan zen, bateraezinak direnean; nahiz eta baliogabetutako ordenantzaren azalpen zatian onartzen zen turismo-pisuen jarduera ekonomikoa zela. Baina tranpa bikoitza zen. Izan ere, azalpen-zati horretan bertan adierazten zen jarduera tertziarioa zela, eta bazituela betebehar batzuk:  ingurumena babesten saiatu behar zela, bizilagunek atseden hartzeko eskubidea izan behar zutela eta bizitegitarako hirigintza-erabilera babestu behar zela, hiriko zenbait eremutan gentrifikazio-prozesuak saihestuz, jarduera ekonomikoek berezko zituzten baldintzak betez (adibidez, intsonorizazioa edo irisgarritasuna); hala ere, hori ez zen jasotzen ordenantzaren artikuluetan. Herritarrei iruzurra gauzatzen zen.

PISUAK

ONARTUTA122596,3%
TRAMITEAN473,7%
GUZTIRA1272100,0%
BAXUAK, SOLAIRUARTEAK, 1.PISUAK71356,1%
1. PISUTIK GORA55943,9%
UDALAREN ERREJISTROAN GUZTIRA1272100,0%
ERDIALDEA15227,2%
GROS15026,8%
AMARA BERRI6211,1%
PARTE ZAHARRA488,6%
ANTIGUA458,1%
AMARA325,7%
EGIA285,0%
IBAETA112,0%
LOIOLAKO ERRIBERA112,0%
LOIOLA71,3%
BIDEBIETA61,1%
ULIA30,5%
INTXAURRONDO20,4%
AÑORGA10,2%
IGELDO10,2%
DONOSTIA559100,0%

GELAK

ONARTUTA12991,5%
TRAMITEAN128,5%
GUZTIRA141100,0%
BAXUAK, SOLAIRUARTEAK, 1.PISUAK740,0%
1. PISUTIK GORA67110,4%
UDALAREN ERREJISTROAN GUZTIRA141100,0%
GROS1623,9%
ERDIALDEA1420,9%
PARTE ZAHARRA1217,9%
AMARA BERRI69,0%
AIETE34,5%
ANTIGUA34,5%
INTXAURRONDO34,5%
AMARA23,0%
IBAETA23,0%
IGELDO23,0%
EGIA11,5%
LOIOLA11,5%
ULIA11,5%
MARTUTENE11,5%
DONOSTIA67100,0%

Pisu turistikoek hiriko etxebizitza larrialdia areagotzen dute. Bertan bizitzeko etxebizitzen alokairuaren merkatuan eragin nabarmena dute. Ildo horretatik, beharrezkoa da Udalak kontrolatzea pandemia aldi honetan alokairuaren merkatura igaro diren erabilera turistikoko etxebizitzak. Dirudienez, ehun baino gehiago dira, eta Udalari dagokionez kontrolatzea eta zaintzea, turismo-pisuen jabeek eta/edo kudeatzaileek iruzur egitea eragotzi behar du; izan ere, turismo-erabilerako lizentzia galdu gabe, legez kanpo alokatzen dituzte etxebizitzak. Herritar askok beren etxebizitzarako eskubidea asetu ahal izateko oztopo bat gehiago ezartzen dute. Donostiar askok beren hirian bizi ahal izateko aukerarik ez izatea eta beste herri batzuetara kanporatuak izatea eragiten duen faktoreetako bat dira. Eta jarduera hau baimendu eta errazten duten erakunde publikoek etxejabeen etekin pribatua jartzen dute etxebizitza eskubidea bermatzearen aurretik.

Honengatik guztiagatik, idatzi hau sinatzen dugun eragile sozialek eskaera batzuk egin nahi dizkiegu Donostiako Udalari, alkateari eta pisu turistikoen arautzean zeresana duten arduradun politikoei:

Ez ditzatela onartu aipatutako pisu turistikoak udal errejistroan.

Bizitegi-etxebizitzaren erabilera eta erabilera turistikoa ezin direla parekatu aitortu dezala, bateraezinak direlako.

Turismo-etxebizitzaren alokairua hirugarren sektoreko jardueratzat hartzea, jarduera ekonomikotzat, eta, beraz, erregulatutzat.

Ez aldatzeko Hiri Antolaketarako Plan Orokorra (HAPO) lehenengo solairutik gorako etxebizitzetan alokairu turistikoa ahalbidetzeko. Legez kanpoko etxebizitzak ez legeztatzea.

Hiriko turismo-pisuen hedapenaren balantzea jendaurrean jartzea eta auzo bat eremu asetzat edo asegabetzat jotzeko irizpideak kuantifikatzea, etxebizitzen bizitegi-erabilera hirigintza-antolamenduan ezarritako moduan bermatuz.

Heldu diezaiotela lehentasun osoz Donostian bizi den etxebizitza larrialdia konpontzeari, herritarren etxebizitza eskubidea bermatzea norabide bezala hartuta eta etxebizitzekin negozio egin nahi dutenei mugak ezartzeko konplexurik gabe.

Beste alde batetik, Donostiako bizilagunei dei egiten diegu etxebizitza eskubidearen alde antolatu eta mobilizatzera.

Etxebizitza eskubidearen alde ikuspegi desberdinetatik lanean gabiltzan auzo elkarte, plataforma eta eragileetan parte hartu eta laguntzera.

MAIATZAREN 22AN DONOSTIAN DAGOEN ETXEBIZITZA LARRIALDIA SALATU ETA ETXEBIZITZA ESKUBIDEA ALDARRIKATZEKO EGINGO DUGUN MANIFESTAZIOAN PARTE HARTZERA. Hurrengo asteetan emango dugu deialdi honen gaineko informazio zehatza.

Hirian etxegabetze arriskua, funts putreen erasoak, gazteen kanporatzea, alokairuaren prezioen puztea eta babes publiko etxebizitzen milaka eskatzaile dauzkagu, besteak beste. Arazoa ez doa hobera azken urte eta hilabeteetan, okerrera baizik. Erakunde publikoetatik, ordea, etxebizitzaren negozioa, espekulazioa eta negozioa babestea da lehentasuna. Baina herritarrak antolatzen ari gara auzo-komunitateak babesteko, alokairuaren erregulazioaren alde, hiriaren turistifikazioa gelditzeko eta gure hirian duintasunez bizi ahal izateko. Nazkatuta gaude, baina ez gaude etxebizitza larrialdi hau onartzeko prest eta ez gara geldi egongo.

  • Amara Bai Auzo Elkartea
  • BiziLagunEkin – Desazkunde Turistikoaren Aldeko Donostiarren Plataforma
  • Donostialdeko Maizterren Sindikatua
  • Egia Bizirik Auzo Elkartea
  • Heriz Plataforma
  • Hondarpe – Groseko Auzo Elkartea
  • Kaleratzeak Stop Gipuzkoa
  • Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea
  • Saretxe – Groseko Etxebizitzaren Aldeko Sarea