
SET sareak (Europa Hegoaldeko Turistifikazioaren aurka) Gazako genozidioa eta Israelgo estatu terroristak Palestinan egin duen okupazioa (70 urte baino gehiagokoa) gaitzesten ditu.
Europa Hegoaldeko lurraldeen turistifikazioaren aurkako borroka behetik gorakoa da; lurraldeak ustiatu eta bertako biztanleak esklabizatu eta kanporatzen dituzten inperialismo eta kolonialismoaren aurkakoa. Horregatik, azken hilabeteetan Palestinako erresistentziarekin elkartasunez Europan egiten ari diren mobilizazioetan parte hartzen dugu.
Salatzen ditugu Gaza Israel eta Estatu Batuen menpeko Riviera turistiko bilakatzeko fantasia sionistak. Airbnb eta Booking plataformei boikot egitera deitzen dugu, izan ere, bi enpresa horiek iragarki turistikoak argitaratzen dituzte Zisjordanian legez kanpoko kolonoen asentamenduetan eta aktiboki parte hartzen dute Nazio Batuetako kontalari berezi Francesca Albanesek azken txostenean sionismoaren “okupazio-turismoa” bezala deskribatu duen horretan: «Okupazioaren ekonomiatik genozidioaren ekonomiara».
Palestina, askatasuna!
Bizilagunekin. Desazkunde turistikoaren aldeko donostiarren plataforma
SET sarea. Europa Hegoaldea turistifikazioaren aurka
