Donostiako ostatu establezimentuen kopuruaren bilakaera (2011-2021)

Pentsioen eta hotelen hazkunde neurrigabeak hiriko eredu ekonomikoa desorekatzen du eta donostiarrak kanporatzen ditu. Donostiaren turistifikazioaren eta azken urteotako galbidearen adierazle garbia da.

2011. urtean 101 hotel-establezimendu (hotelak eta pentsioak) zeuden Donostian. 2021ean 155 dira. EAJ eta PSOEren arteko egungo koalizioak Udala gobernatzen duen urteetan, 45 establezimendu gehiago daude (6 urtetan!!!).

2020 eta 2021 artean zabaldu ziren zurrumurru interesatu askoren ziotenaren kontrara, COVID-19aren pandemiak ez du murriztu hirian irekitako establezimendu kopurua.

https://eu.eustat.eus/euskadiko_turismoko_datu_esploratzailea_hotelak.html