EKIMENAK

Turistifikazioaren eta funts putreen aurkako protesta egin dute Donostian

EITB

“Auzoko familia xumeenak euren etxeetatik bota nahi dituzte AirBnb bezalako plataformek eta inbertsio-funts oportunistenak”, salatu dute bertan elkartu direnek.

Ehunka lagun bildu dira ostiral arratsalde honetan Donostiako Boulevardean eta Benta Berri auzoan, Donostia erdiguneko “turistifikazioa” eta “funts putreak eragiten ari diren etxegabetxeak” salatzeko. Etxebizitzarako eskubidearen aldeko hainbat plataformek deitutako deialdia izan da, tartean, Kaleratzeak Stop Euskadik, Alokairuk, Zaharrean Bizi auzo-elkarteak eta Bizilagunekin elkarteak.

AirBnb bezalako plataformen bitartez eta inbertsio funts oportunistek familia xumeenak auzoetatik bota nahi dituzte eta beraien etxeekin espekulatu, ondorioz, alokairuko merkatua gero eta gehiago handitzen ari dira, batez beste 1.200 eurotik gora ipiniz”, salatu dute Boulevardean izandako elkarretaratzean.

Bestalde, “osasuna kaltetzen duten zaratei aurre egiteko, zoru publikoa okupatzen dituzten terraza edo erakustokiak eta mugikortasuna eta salgaien banaketak arautzeko” neurriak abiatzeko eskatu diote Donostiako Udalari.

Geroago, Benta Berri auzoan izandako elkarretaratzean “funts putreen esku-hartze espekulatzaile eta antisoziala” salatu dute, zehazki, “Blackstone-Testa Socimi Inmobiliaria enpresarena, 2028ra arte kontrol publikoa duen 520 etxebizitza babestuko promozio pribatua erosi baitzuen”. “Victoria auzokidearen kaleratze demanda bertan behera gera dadin eta etxebizitza merkeagoan ipintzea eskatzen dugu; bere pentsio urriarekin ezin du eskatzen dioten 800 euroko errenta ordaindu”, amaitu dute.

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/6967916/turistifikazioaren-eta-funts-putreen-aurkako-protesta-egin-dute-donostian/

Hitzaldia Azkoitian

Azkoitiko bidaiariak bidaien kontakizun-hitzaldiak antolatzen dituen taldea da. BiziLagunEkin plataformaren hitzaldia antolatu dute oraingoan, turismoaren beste alderdi bati erreparatzeko eta Donostiako bizipenak bertatik bertara ezagutzeko.

Ostiralean, abenduak 13, 19:30tan Azkoitiko Kultur Etxean

“Ez da batere jasangarria gaur egungo turismo eredua”

Sheila Padronesekin elkarrizketa Urola Kostako Hitzan:

Bizilagunekin plataformako kidea da Sheila Padrones (Donostia, 1986), eta Azkoitiko Bidaia Tertulien azken saioa eskainiko du ostiralean. Egungo turismo ereduak Donostian duen eraginaz arituko da hizlaria solasaldian.

Noiz eta zergatik sortu zen Bizilagunekin plataforma?

2016. urtean Donostia Europako Kultur Hiriburua izan zen, eta ordutik aurrera turismoa igotzen ari zela konturatu ginen; bereziki uda horretan antzeman genuen igoera hori. 2017. urtean ere joera hori mantendu egin zen, eta horren aurrean jardunaldi batzuk antolatu genituen turismoaren inguruan eztabaidatzeko. Jardunaldi horietara beste hiri batzuetako taldeak, eragileak eta norbanakoak gonbidatu genituen. Saio horietatik abiatuta, Bizilagunekin plataforma sortu genuen, eta aztertzen hasi ginen zer-nolako kezka zegoen hirian, turismoak Donostiako zenbait auzotan zer eragin zuen eta abar. Horrez gain, harremana dugu turismo ereduarekin kezkatuta dauden Europa hegoaldeko hainbat herrialdetako halako taldeekin ere.

Urtez urte goraka doa turismoa Donostian nahiz Euskal Herrian. Nola ikusten duzue egoera?

Ikusten dugu hiriak gero eta gehiago bideratzen ari direla turismora. Gero eta gutxiago hartzen dira kontuan bizilagunen interesak, eta gero eta gehiago merkatarienak, hotelenak eta apartamentu turistikoenak. Horrez gain, konturatu gara kaleetan geroz eta leku gutxiago dagoela pertsonek beren bizitza egin ahal izateko; adibidez, Alde Zaharrean ez dago ia esertzeko bankurik, eta auzo horretako biztanlerik gehienak 65 urtetik gorakoak dira. Elkarbizitza sustatzeko baliabideak geroz eta urriagoak dira, eta turismoari begira gauza gehiago antolatzen dituzte: makroekitaldiak, jaialdiak…

Jasangarria iruditzen al zaizue egungo turismo eredua?

Gure ustez, ez da batere jasangarria egungo turismo eredua. Duela hilabete batzuk, deshazkunde turistikoaren inguruko dokumentu bat atera genuen hamasei proposamenekin. Erakundeek turismoa eta merkatua handitzera bideratzen dituzte indarrak, eta horrek guztiak ezin du gehiago hazi biztanleen bizi kalitatean eragin gabe. Guretzat ez da jasangarria hiri batetik horrenbeste pertsona pasatzea, ez bakarrik biztanleengan duen eraginagatik, baita ingurumenean eragin ditzakeen kalteengatik ere.

Zein konponbide proposatzen dituzue zuen plataformatik egoera konpontzeko?

Hamasei proposamen horietatik batzuk auzoetako bizitza bermatzeko proposatu ditugu, eta beste batzuk apartamentu turistikoen kopurua edo hotelen lizentzia esleipenak murrizteko, asko handitu baita horien kopurua. Donostian, adibidez, Alde Zaharrean 2016tik apartamentu turistiko asko ireki dira; halako lekuetan plan berezi bat eratzea eskatzen dugu. Horrez gain, turismo ereduaz eztabaidatzeko gune iraunkor bat nahi dugu, non bizilagunen ikuspuntua ere kontuan hartuko den; bestalde, bizilagunen bizi baldintzak aztertuko dituen behatoki bat sortzea ere eskatzen dugu; euskara ere kontuan hartu beharko lukete, kanpora begira gure hizkuntza berezitasun baten moduan saltzen baita, baina zerbait folklorikoa moduan. Oro har, hiriaren marka eta turismoa sustatzeko dauden aurrekontuak desegitea eskatzen dugu, eta tasa turistikoa ezartzea.

Gentrifikaziorik existitzen al da Euskal Herrian?

Ez dakit gentrifikazioa deitu ahal zaion Donostian gertatzen ari denari. Egia da gentrifikazioa eta turistifikazioa oso lotuta dauden kontzeptuak direla. Gentrifikazioa da maila altuagoa duten herritarrak maila baxuagoko jendea bizi den auzoan sartzea, eta horiek hortik alde egin behar izatea. Donostian zenbait lekutan ez da jende berria sartzen ari, baina egia da zenbait auzotako bizilagunak ondoko herrietara joan direla bizitzera; Astigarragara, Errenteriara edo Pasaiara, adibidez. Donostiako Alde Zaharrak biztanleriaren %9 galdu du 2004. urtetik hona, eta bertan gelditzen den biztanleriaren gehiengoa 65 urtetik gorakoa da.

Epe motzean eta luzean, zer eragin izan ditzake egungo turismo ereduak gurean?

Alde batetik, pisuen prezioen igoera edo pisu horiek desagertzea, dena apartamentu turistikoetara bideratzen baita. Horrez gain, saltoki txikiak desagertzea ere bai, Alde Zaharrean eta oro har erdigunean dauden denda gehienak turismoari bideratutakoak edo kate handienak direlako. Bestalde, auzo bizitzaren apurtzea ere gerta daiteke. Garraiobide handien sustapena ere, AHTa eta metroa, kasu, kanpotik datozenentzat dira eta ez herritarrentzat.

Egoera horren aurrean, zein da hiritarren jarrera?

Instituzioetatik geroz eta gehiagoa ari da turismoa sustatzen, eta ez bakarrik Donostian, San Sebastian Region markarekin Gipuzkoa osoari eragiten dio sustapen horrek. Biztanleriari erreparatuta, jendea nekatuta dagoela ikusten da, eta antzeman dugu auzo askotan antolatzen ari direla Alde Zaharrean gertatzen ari dena saihesteko. Donostiarrak mobilizaziorako prest ikusten ditugu.

Zer da Azkoitiko hitzaldian azaldu nahi duzuena?
Gure intentzioa da Bizilagunekin plataformak Donostiari buruz osatu duen diagnosia elkarbanatzea eta konponbiderako gure hamasei proposamenen dokumentua azaltzea. Gero, Azkoitiko eta inguruko egoeraren berri izatea ere gustatuko litzaiguke, jakiteko lurraldeko beste leku batzuetan egoera hori nola bizi duten. Horrez gain, gogorarazi nahi dugu ez gaudela bidaiatzearen aurka, baina egiten ditugun bidaien ondorioak plazaratu nahi ditugu, herritarrengan kontzientzia sortzeko, geuk ere bidaia bat egiten dugunean arduraz jokatzeko.

https://urolakosta.hitza.eus/2019/12/10/sheila-padrones-ez-da-batere-jasangarria-gaur-egungo-turismo-eredua/

Turismoa, euskaldunak eta begiratzeko moduak

Asier Basurto (Berria)

Turismoa Donostian ez da berria; 1813ko sutearen osteko berreraikuntzatik, gutxienez, hiria beren aisialdian bisitatzen dutenen topagune izan da. Ordutik hona, jarduera horrek hirian izan dituen eragin ekonomiko, politiko, sozial eta kulturalak nabarmenak izan dira. Azken urteotan, turismo jarduerak hazkunde azkar eta handia izan du hirian; gainera, bere ezaugarriak aldatuz joan dira eta hiria bizitzen ari den eraldaketa handiaren elementu gako bezala hautematen dugu askok. Etxebizitzaren prezioa, lan-merkatua, hiriaren egitura ekonomikoa, merkataritza txikiaren itotzea, kale-espazioaren erabilera, auzo-komunitateen kohesioa, kultur jardueren izaera, azpiegitura handien diseinua… bertan bizi garen herritarron bizitzan erabakigarriak diren hamaika arlotan du eragina turismo ereduak. Eta kezkatzeko hamaika arrazoi ikusten ditugu.

Hirian gertatzen ari denak euskararen egoerarekin eta euskaldunon eskubideekin izan dezakeen lotura turismo ereduarekin kezkatutako donostiarrak antolatzen hasi ginenetik presente izan dugun gaia da. Askotan atera izan da gaia. Ikerketa soziolinguistiko espezifikorik ez daukagu oraingoz.

Turismoaren eta tokiko hizkuntza zein kulturen arteko harremana, orokorrean, izan da azterketa eta hausnarketa gai azken hamarkadetan. Mundializazioaren giltzarrietako bat izan da turismoaren hazkundea. Finantza sistemaren globalizatzea eta teknologia berrien garapena eta hedapenarekin batera, turista populazioaren handitzeak eta maiztasunaren biderkatzeak izan dituen inpaktu kulturalak berebizikoak izan dira. Kulturarteko harremanen maiztasuna eta intentsitatea areagotu da, zalantzarik gabe. Horrek gutako bakoitzari munduaren ikuspegi orokorrago bat, osoago bat eman digu ziurrenik. Horrekin batera, turista bakoitzari ezusteko esperientzia eta bizipenak eskaini dizkio lurralde eta jende ezezagunekin kontaktu zuzenak.

Berezitasuna eta berezkotasuna (autentikotasuna) da lurralde batengandik turistei erakargarri zaiena. Gutxi heldu diren tokira heltzea, munduan bakarra den esperientzia bizitzea, zapore arraroak dastatzea, desberdinak hurbiletik ezagutzea… Horregatik, turismoaz etekina atera nahi duena berezitasun horiek azpimarratzen saiatzen da. Ingurune natural zoragarrienaz, kultur adierazpen aintzinakoenaz, argazki originalenaz, esperientzia ahaztezinenaz edo jaki goxoenez gozatzeko aukerak saltzen ditu turismo sustatzaileak.

Baina turismoaren hazkundea eta hedapena indar homogeneizatzaile itzela da. Izan ere, berezitasun eta berezkotasun guztia bertan egun gutxi batzuetan izango dugun bezeroari eskaintzeak eskatzen du estandarizazioa eta homologazioa. Artalde sentitu nahi ez duten milioika ardi dira turistak. Hala, turismoari begira jartzeko ondare natural, kultural eta sozialak produktu bilakatu behar dira. Produktu bilakatzeko urrats horretan, hain zuzen ere, berezitasun eta berezkotasun eskaerari erantzun nahian, baliabide kulturalak bere berezitasunean fetitxizatzen dira; elementu bizi, aldakor eta inperfektu izatetik, erosleak nahi duenari erantzuten dioten produktu bihurtzen dira.

Eskoziako erakundeek galdetzen badiete bertara doazen bisitariei ea kalean gonadun gizonak ikustea gustatzen zaien, aurreikusi daiteke baiezko erantzunak jasoko dituztela. Turistek atseginez bisitatzen dituzte Alpeetako glaziarrak, eta txundigarri zaie arrantza-portu tradizionaletako jarduera. Hala ere, turisten gustuko izatea ez da neurgailu ona baloratzeko jarduera, baliabide eta ondare horren osasun egoera. Ez da elementu biziak diren seinalea. Ez die etorkizuna bermatzen. Alderantziz, sarritan arriskuan jartzen dituena turismorako erakargarri izatea bera da. Ipar Euskal Herrian dugu bertako kultur elementuak turisten erakargarri gisa baliatzearen esperientzia, besteontzat ikusgai eta ikasgai. Kanpora begira zuri, gorri eta berde, lauburu, bixkotx eta biper da dena. Baina sarri elementu fosilizatu gisa saltzen dira gure kulturaren elementuak; benetan bertako biztanleriaren bizimoduaren parte izateko inongo beharrik gabe.

Euskal Herria bisitatzen duten pertsonek bertako hizkuntza euskara dela eta herritar asko euskaraz bizi nahian gabiltzala jakitea hobe da ez jakitea baino. Herri euskaldunenetan, bertako ohiko bizimodua euskaraz garatzen dela senti dezatela ere positiboki baloratzekoa da. Gainera, ziurrenik gustatu ere egingo zaie, Europako bazter honetan biziberritzen ari den antzinako hizkuntza baten testigu izatearen esperientzia. Eta erakargarri bazaie, onuragarri izango da hori turismo jarduerarekin irabazi ekonomikoa ateratzen duten pertsona eta eragileen poltsikorako. Hor ez dago eztabaidarik. Baina euskara erakargarri izatea turistentzat edo haiei euskararen bizitasuna erakustea positiboa izango da gure hizkuntzaren garapen soziolinguistikoan? Zalantza handiak dauzkat eta ezezko erantzunerantz desorekatzen zait balantza, gero eta gehiago.

Euskaraz bizi garela erakusteko, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez zuzenduko gatzaizkie turistei. Hiztegitxo bat emango diegu, toponimiaren inguruko azalpenak eskainiko dizkiegu, euskararen eta euskal kulturaren inguruan informazioa zabalduko diegu eta bertakoarekiko errespetua transmititu. Baina zein hizkuntzatan? Zein hizkuntza izango da beharrezkoa, beraz, jarduera horietaz arduratzeko euskararen arnasgune diren herrietan? Lan merkatura sartzear den gaztearen aurrean zein baliorekin lotuko da hizkuntza bakoitza? Euskara produktua izango da eta beste hizkuntzak saltzeko tresna.

Eta beraz? Zer egin behar dugu? Guk nahi edo ez, zenbait joera geldiezinak direla entzuten dugu behin eta berriz Donostian turismo ereduaren kalteez kexatzen garenean. Begiradan dago gakoa kasu askotan, eta halaxe da hizkuntzaren gaian ere. Beste arloetan bezala, turistari gutxiago begiratzen hasi eta bertako herritarrengan zentratutako politikei eman behar zaie lehentasuna. Turista gehiago edo gutxiago egon, herritarrok gure herrietan ditugun euskararen erabilerarako baldintzak ahalik eta gehien zabaldu eta blindatzea da gakoa. Borondate onerako deia egiten duten kanpainen bidez bai, noski, baina batez ere araudi eta politika bermatzaileekin. Turismoaren sektorean euskaraz lan egitea litzateke lehen urratsa, baina herritar guztien hizkuntza eskubideak tinko babestea da garrantzitsuena.

https://www.berria.eus/paperekoa/1876/018/001/2019-11-19/turismoa-euskaldunak-eta-begiratzeko-moduak.htm

Zer ari da gertatzen Donostian? Zer egin dezakegu? [Topaketa irekia]

Hiriko hainbat eragilek osaturiko Donostia Defendatuz koordinakundeak topaketa ireki bat egingo du larunbatean Amaran, hiri-ereduari buruz hitz egin eta hura aldatzeko aukerak aztertzeko helburuarekin.

Zer ari da gertatzen Donostian? Zer egin dezakegu? izenburua daraman saioak herritarren iritzia bildu eta “hiri-eredu honi elkarrekin aurre egiteko bide-orri bateratua osatzea” bilatuko du.

Topaketa goizean egingo dute, 10:00etatik 13:30era, Urbieta kaleko Amara Berri Eskolan.

https://irutxulo.hitza.eus/2019/10/21/hiri-ereduari-buruz-hitz-egiteko-topaketa-egingo-du-donostia-defendatuz-plataformak/

Emergencia climática y turismo

Nerea Arregi (Hordago – El Salto)

El impacto causado por el número de visitantes en entornos naturales de especial fragilidad es uno de los daños más evidentes y más directos entre los que causa el turismo en el medio ambiente. En el País Vasco, San Juan de Gaztelugatxe, el Flysch de Zumaia o la Isla de Santa Clara pueden correr serio peligro a no ser que se establezcan las medidas de protección necesarias para su conservación.

La lucha contra el cambio climático (emergencia climática ya), debido a su carácter global y urgente está en la agenda de la mayoría de los movimientos sociales actuales, con diferentes enfoques y énfasis. El feminismo, el movimiento de solidaridad con las personas migrantes, la economía social y solidaria o los grupos que se oponen a la construcción de grandes infraestructuras reivindican la defensa del medio ambiente y la necesidad de transitar hacia modelos económicos y sociales más sostenibles. Desde el movimiento crítico con el turismo masivo y la turistización de las ciudades no somos ajenos a ello. Es por eso que este 27 de septiembre, fecha en la que coincide el Día Internacional del Turismo con la convocatoria de movilización global por la emergencia climática, queremos aprovechar para unir ambos temas.

El turismo masivo, la banalización del viajar y la fetichización de los territorios para convertirlos en “destinos” no son dinámicas sostenibles. La actividad turística engloba formas de hacer que son indiscutiblemente nocivas para el entorno natural. Actualmente, se estima que el 8% de las emisiones globales de CO2 se deben a la actividad turística. El 12% de esa parte se debe al tráfico aéreo. Así, el mantenimiento de las o las compras de turistas constituyen también importantes contribuciones al calentamiento global. Además, según el estudio realizado por la Universidad de Sídney en el que se basan estos datos, si se mantienen las tendencias actuales, dichas emisiones podrían llegar a aumentar un 40% de aquí a 2025.

La evidencia cada vez mayor de los impactos negativos que el turismo está generando en el medio ambiente, en las economías que monopoliza y en las sociedades a las que afecta ha llevado al sector y sus lobbies a generalizar el uso del concepto “turismo sostenible”. Ya ha sido introducido en todos los planes de turismo desde las Naciones Unidas a las municipales, pasando por los planes europeos, estatales, autonómicos y provinciales. Sin embargo, detrás de esas sugerentes palabras se esconde la lógica del crecimiento económico ilimitado y el beneficio a corto plazo, que siguen haciendo y deshaciendo a su antojo en gran parte del planeta.

El impacto causado por el número de visitantes en entornos naturales de especial fragilidad es uno de los daños más evidentes y más directos entre los que causa el turismo en el medio ambiente. Las polémicas de estos últimos meses sobre el monte Everest o Machu Picchu son reveladoras. Pero en nuestra propia tierra, San Juan de Gaztelugatxe, el Flysch de Zumaia o la Isla de Santa Clara pueden correr serio peligro a no ser que se establezcan las medidas de protección necesarias para su conservación y se regule para limitar la afluencia de visitantes. Aunque es un debate que suscita preocupación en la sociedad civil, asistimos a la continuada promoción de estos lugares como atractivo turístico y a una falta de voluntad o incapacidad absoluta de poner los intereses colectivos por encima de potenciales negocios privados.

Asimismo, asistimos atónitas al hecho de que, ante la evidencia cada vez mayor de los daños ecológicos y sociales que provocan los cruceros, las distintas instituciones forales y autonómicas vascas traten de atraer este tipo de embarcaciones a nuestros puertos. Los cruceros son el símbolo que diferencia a los casos más graves de turistización de las ciudades del sur de Europa. Venecia, Barcelona, Lisboa o Mallorca son sólo algunos ejemplos de ello.

Estas ciudades flotantes suponen una de las formas de turismo extractivo más evidente que existen: se llevan lo mejor de las ciudades que visitan dejando atrás residuos de toda índole. Y es que, un crucero emite 244 kg de CO2 a la atmósfera por cada pasajero que transporta. Sin embargo, cada vez que llega un crucero más grande que el anterior al puerto de Bilbao las instituciones y los medios de comunicación oficiales lo celebran. En Gipuzkoa, pese a que también hay algún irresponsable público intentando traérnoslos, la madre naturaleza se protegió a sí misma y a todas las pasaitarras con un estrecho y poco hondo fiordo natural que pone límite a la ilimitada ambición.

El punto clave en el que se unen turismo y emergencia climática es, sin lugar a dudas, la “hipermovilidad”. La hipermovilidad es un concepto que ha estado entre las ideas-fuerza que han impulsado el proyecto de la globalización o mundialización y es, sin duda, la punta de lanza de su vector cultural. Trasladarnos de un lugar a otro situado a cientos o miles de kilómetros por placer, es una práctica, no sólo habitual, sino también valorizada, en la sociedad en la que vivimos.

Cada vez lo es más hacerlo todos los años o varias veces al año. El motivo del 77% de los vuelos que se realizan en todo el mundo es hacer turismo. Volar, tomar aviones, se ha convertido en una actividad al alcance de mucha más gente de lo que era antaño. Lejos de considerarlo como la mayor victoria de la clase obrera en el siglo XXI, deberíamos de echarle una mirada con las gafas verdes puestas al tema. Porque hay alternativa; debe de haberla si hay alguna esperanza a la que agarrarse. Pero para eso, antes tenemos que dejar de mirar hacia otro lado.

La toma de conciencia, la autocrítica, la transformación personal, el compromiso, el debate colectivo, la organización, la reivindicación y la interpelación son prácticas y herramientas necesarias en cualquier lucha social que pretenda llegar a buen puerto. Ya sea el feminismo, la revitalización del euskera, la economía social o la solidaridad internacionalista, avanzan cuando consiguen unir una cadena desde el interior de cada persona hasta las actuaciones globales estructurales que plantean.

Así, es preciso tomar conciencia sobre la finitud de los recursos naturales de nuestro planeta y emprender acciones para evitar los daños que nuestro modo de vida actual causa en el hábitat de la humanidad. Reflexionar sobre la parte de responsabilidad que hay en las decisiones que cada una de nosotras tomamos en nuestro día a día y tratar de cambiar y mejorar aquello que esté en nuestras manos.

Renunciar a los privilegios que ostentamos, por tener su origen en la injusticia y dibujar, además, un futuro imposible. Levantar la alfombra y soplar el polvo. Sacar el tema, discutir, convencer, con otras y otros, con personas diferentes e iguales a nosotras. Acordar caminos y articular estrategias comunes en busca de soluciones. También repartir tareas, ayudarse, apoyarse y trabajar en equipo. Alzar la voz, provocar, romper las inercias. Pedir responsabilidades, denunciar complicidades, exigir soluciones a quienes las pueden conseguir.

https://www.elsaltodiario.com/turismo/emergencia-climatica-turismo