Donostiaren defentsan diharduen DONOSTIA DEFENDATUZ koordinakundeak hiritarrak deitu nahi ditu maiatzaren 21ean (igandea) egingo den manifestaziora, gaur egun hiria mehatxatzen duten hirigintza-jarduera basatien ugaritzea dela-eta.
DONOSTIA DEFENDATUZ koordinakundea partiduekiko aske diren erakunde, auzo-elkarte eta gizarte-mugimenduek osatuta dago: Ondare-SS, Haritzalde, Satorralaia, Belartza 2 Gelditu, Dendartean, Ba Gera, Uliako Auzo Elkartea, Bizilagunekin, Heriz Plataforma, Parkea Bizirik eta Amara Bai elkarteek osatzen dute.
Udal Gobernuaren kudeaketa okerrarekin ados ez dauden hiritarrei dei egiten diegu, azken urteetan Donostiak pairatu dituen askotariko erasoak salatzeko. Zaila da Udalak kaltetu dituen Donostiako baliabideen zerrenda osatzea: gure nortasuna, gure ondare arkitektonikoa, gure inguru naturala, gure kultura, gure gizarte-bizitza, gure merkatari sare lokala etab.
Donostia gure begien aurrean desegiten ari da. Hiritarrei lotsagarriki bizkarra emanez, turismoari begira hiri ezagutezina eraikitzen ari da. Adibide gisa, azken legegintzaldian bideratzen eta egikaritzen ari diren ekintza hauek salatu nahi ditugu:
- Hiriko bigarren Basque Culinary Centerra eraikitzeko proiektua, Manteo eta Zemoria parkeak espoliatuz, lurzoru-publikoa oparituz eta finantzaketa publikoa konprometituz.
- San Bartolome muinoan lau solairuko lurpeko aparkalekua eta merkataritza-gunea egiteko proiektua.
- Bellas Artes-en eta RENFE geltokiaren eraisteak.
- Antondegin olatu artifizialen parkea egiteko proiektua.
- Santa Clarako Hondalean bost milioi xahutzea.
- Metroaren pasabidearekin lotutako xahubide eta kalteak.
- Ingurumenaren suntsiketa multinazionalen makro parkearen mesedetan, Belartza 2n.
- Lurzoru naturalaren hondamena eta artifizializazioa.
- Hiriko zuhaitzen kontrako etengabeko gurutzada.
- Eraikin bereizgarri eta apartekiko errespetu falta, lehenik babesa kenduz eta ondoren behera botaz.
- Urbanizazio berriak non espekulazioa nagusitzen den alokairu babestua alboratuz.
- Hiria berrantolatu behar duen Plan Orokor berriaren atzerapen justifikaezina.
- Lurpeko aparkalekuen sustapena, hiriko trafikoa areagotzen dutenak, mugikortasun eta osasunaren kaltetan.
- Koltrolgabeko hotelen irekiera, hiriaren turistifikazio masiboa bideratuz.
- Pisu turistikoen araudi traketsa, menderatu beharrean ugaritzen dituena.
Jarduera horiek gizartean sorrarazi duten alarma eta atsekabea izan dira herritarrei dei bateratu hau luzatzearen eragileak.
DONOSTIA DEFENDATUZ koordinakundearentzat, aipatutako berri ditugunak ez dira puntualak, endemikoak baizik. Sistematikoki ezarritako udal politika konkretuen ondorio garbiak dira, interes ekonomiko handiei sistematikoki mesede egiten dietenak (higiezin-promotoreak, saltoki handiak, hotel-kateak, putre-funtsak etab.). Hori da Donostiako Udalak bere finantzaketa sustengatzeko aukeratu duen bidea, egungo hiria modu arriskutsu eta atzeraezinean salduz.
Emaitza agerian dago: gaur egungo Donostiaren hiru-eredua, enpresa handien negoziorako eta turismo masifikatura begira eraikitzen ari da, biztanlekok ezagutu dugun bizitoki atsegina desagertaraziz. Jatorri eta baldintza desberdinetako pertsonak babesten dituen hiria bultzatu beharrean, milaka donostiar kanporarazten dituen hiria bihurtu da, etxebizitzaren egoera tamalgarriak argi eta garbi erakusten duen bezala. Ondorioz, bizilagunen zahartzea eta auzokideen sareak ahultzea bultzatuz.
“DONOSTIA EZ DAGO SALGAI” protesta-martxa egingo dugu, gaur egungo gobernu taldeak sustatzen duen hiri eredua salatzeko, maiatzaren 21ean, igandea, 12:00etan, Easo plazatik abiatuta.
- Altza XXI herri ekimena
- Amara Bai auzo elkartea
- Ancora
- Añorga Txikitarrak auzo elkartea
- Antondegi berdea
- Ba Gera merkatarien elkartea
- Belartza 2 Gelditu
- Bizilagunekin plataforma
- CCOO sindikatua
- Dendartean merkatarien elkartea
- Donostia Bizirik
- Egia Bizirik Auzo Elkartea
- Eguzki talde ekologista
- Ekologistak Martxan Gipuzkoa
- Erdian Bizi auzo elkartea
- Errausketaren aurkako mugimendua
- Erriberak Martxan auzo elkartea
- Greenpeace
- Haritzalde naturzaleen elkartea
- Heriz plataforma
- Ilunki Kultur Elkartea
- Intziri neska* gazte taldea
- Kalapie
- Kaleratzeak Stop Desahucios Donostialdea
- LAB sindikatua
- Larratxo Osteguna auzo elkartea
- Martutene bizirik
- Naturkon sarea
- Ondare SS
- Parkea Bizirik
- Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea
- Piztu Donostia
- Saretuz
- Satorralaia mugimendua
- SOS Manteo
- Steilas sindikatua
- Surfrider Foundation
- Uliako Auzo Elkartea
- Uliako Lore Baratzak