Donostian atzera bueltarik gabeko aldaketa asko bizitzen ari gara azken urteetan turismo ereduari lotuta. Gutxi batzuen negozioa herritarren gehiengoaren bizitzan kalteak sortzen ari da: etxebizitzaren arazoa areagotzen, enplegu prekarioa biderkatzen, hirigintza zentzugabea eragiten, merkataritza txikia itotzen, kultur eredu komertzialak sustatzen eta homogeneizaziora bideratzen besteak beste. Turismoaren desazkunderantz urratsak emateko ordua heldu da.
Azken ekimenak
- ‘Turismoa. Desazkundera bidaia’ liburuaren aurkezpenaApirilak 16, osteguna. San Jeronimo kaleko Kriptan. 19:00 LIBURU AURKEZPENA ETA ASIER BASURTO ARRUTI EGILEAREKIN SOLASALDIA Liburua erosteko: https://azoka.argia.eus/produktua/turismoa-desazkudera-bidaia/ Hedabideetan: ARGIA: “Gatazka ez da turisten eta bizilagunen artekoa” https://www.argia.eus/argia-astekaria/2958/asier-basurto-arruti BERRIA: «Beste opor eredu bat asmatu behar dugu denon artean» https://www.berria.eus/bizigiro/beste-opor-eredu-bat-asmatu-behar-dugu-denon-artean_2157751_102.html … Jarraitu ‘Turismoa. Desazkundera bidaia’ liburuaren aurkezpena irakurtzen
- Etxebizitzaren aldeko Ekintza Egun Globalak Donostian: turistifikazioa eta etxebizitza-larrialdiaDonostiako turismoaren desazkundearen aldeko plataformak, Bizilagunekin-ek, 2026ko martxoaren 23tik 29ra egingo diren Etxebizitzaren aldeko Ekintza Egun Globaletan parte hartuko duela iragarri du. Ekintza koordinatu hauek etxebizitza-justizia aldarrikatzen dute planeta bizigarri batean, korporazioek bultzatutako kaleratzeei aurre egiten diete, etxebizitza giza eskubide … Jarraitu Etxebizitzaren aldeko Ekintza Egun Globalak Donostian: turistifikazioa eta etxebizitza-larrialdia irakurtzen
- Bizilagunekin plataformak bat egiten du martxoaren 17ko Greba Orokorrerako deialdiarekin
- Donostiaren eredu parte-hartzaileari eta aurrekontuparte-hartzaileei buruzko kezkakBehean atxikitako elkarteok gure kezka publikoki adierazi nahi dugu partaidetzazko udal aurrekontuen eta hiriaren eredu parte-hartzailearen egungo funtzionamenduaz. Testu hau mezu partekatu bat izateko asmoz sortu da, ondoren jasotzen diren hausnarketekin identifikatuta sentitzen diren elkarteen atxikimendurako irekia. Partaidetzazko aurrekontuak mekanismo … Jarraitu Donostiaren eredu parte-hartzaileari eta aurrekontuparte-hartzaileei buruzko kezkak irakurtzen








