TURISTIFIKAZIOARI ERANTZUN! BIZILAGUNEKIN ANTOLATU!
Urriak 24 eta 25, Donostia (Amarako Eskolak. Larramendi, 17)
Aurkezpena
Turistifikazioak forma desberdinak hartzen ditu Aturritik Ebrora, Euskal Herriko txoko bakoitzean turismo industriak eta bere zerbitzura diharduten indar ekonomiko, instituzional eta mediatikoek sustatzen duten turismo ereduaren arabera: hirietakoa, kostakoa, landakoa, gastronomikoa, kulturala, elitekoa, parrandakoa… Baina ondorio kaltegarri larriak eragiten ditu toki guztietan: etxebizitza garestitzea, natura suntsitzea, elitizazioa, lan-prekarietatea… Horren guztiaren aurrean, indarrak batu eta desazkunde turistikoaren bidetik alternatibak eraikitzeko unea da.
Urriaren 24 eta 25ean Donostian, Euskal Herriko hiri, herri eta eskualdeen turistifikazioari aurre egiten dioten pertsonen eta taldeen topaketak egingo dira. Helburuak honakoak izango dira:
- Euskal Herriko lurraldearen, herrien eta hirien turistifikazioak kezkatzen dituen pertsonek eta taldeek elkar ezagutzea eta harremanetan jartzea.
- Euskal Herriko ikuspegi orokorra eskuratzea, martxan dauden borrokak, proiektuak eta proposamenak ezagutuz eta hauen gaineko informazioa trukatuz.
- Turistifikazioaren eta desazkunde turistikoaren gaineko gogoeta kolektiboa egitea.
- Elkarlanerako aukerak identifikatzea eta aurrera begirako elkarlanari oinarriak jartzea.
Bi eguneko egitarauan ikasteko, eztabaidatzeko eta estrategiak pentsatzeko tarteak egongo dira; hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak antolatuko dira.
Egitaraua (pdf)
OSTIRALA 24 |
18:30 HITZALDIA: Topaketetara eta Desazkunde Turistikora sarrera
Bizilagunekin
19:00 MAHAI-INGURUA: Turistifikazioa eta etxebizitza larrialdia
Altza XXI, Xebax Christy (Alda), EHko Etxebizitza Sindikatuen Sarea, Unai Fernandez de Betoño
LARUNBATA 25 |
10:00 MAHAI-INGURUA: Hiri eta lurralde bizigarrien bila
Mikel Azcona (EHU-EHAEO), Itxaso Larramendi (Tipi), Martí (Sukar Horia)
11:30 ATSEDENA
12:00 TAILERRAK:
- Auzoak turismoak itotzeko arriskuan. (Dinamizazioa: Nahiko AZ)
- Zer dakar turismoak euskararentzat? (Dinamizazioa: Bagera Elkartea)
- Turismotik bizi, prekarietatean bizi? (Dinamizazioa: Bihotzean – SOS Alde Zaharra)
14:00 BAZKARIA
16:30 TAILERRAK:
- Beste opor eredu bat posible da? (Dinamizazioa: Bizilagunekin )
- Kulturaren hiria, sukaldaritzaren herrialdea, kirolaren lurraldea… marka bat gara? (Dinamizazioa: Guggenheim Urdaibai Stop)
18:15 TAILERRA: Epe labur, ertain eta luzean zer egin?
(Dinamizazioa: Maria eta Zaira)
19:45 ITXIERA
21:30 Festa
Informazio praktikoa
Topaketetan parte hartzea doakoa izango da, baina beharrezkoa izango da izena ematea.
Hitzaldi eta saio orokor guztietan bermatuko da euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez jarraitzeko aldibereko interpretazioa. Egitarauko zenbait momentutan, hainbat tailer izango dira aukeran, aldi berean. Horietan, saiakera egingo den arren, ez da ziurra saio guztietan hizkuntza guztiak baliatzeko aukera bermatuko denik.
Antolakuntzatik lotarako lekua eta haur zaintza beharrak identifikatzeko eta horiek asetzeko baliabideak jartzeko saiakera egingo da.
Topaketen baitan, larunbata urriak 25 eguerdian, bazkari herrikoia egingo da. Parte hartzaile ororentzat egokia den aukera eskainiko da, prezio ahalik eta baxuenean.
Topaketak auzolanean antolatzen dira. Parte hartzaileen ekarpena eta prestutasuna eskertuko da, aurreko asteetan edo Topaketa egunetan zehar, dena ahalik eta hobekien garatu dadin. Nolabait lagundu nahi izatekotan, idatzi bizilagunekin@gmail.com helbidera.
Ez da jarrera sexistarik, arrazistarik edo diskriminatzailerik onartuko.
Izen ematea
Izen ematea itxita dago. Parte hartzeko aukerari buruz galdetu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: bizilagunekin@gmail.com
