‘Turismoan eredu aldaketarik ez dute planteatzen instituzioek, kontrara’

Donostiako BiziLagunEkin plataformak salatu du Gipuzkoako hiriburuko kaleetan turismoak klima-aldaketarekin duen lotura, Aldaketaldia ekimenaren barnean. Kolektiboak azpimarratzen duenez, munduan «karbono dioxidoaren (CO2) isurketen % 8 turismoak eragindakoak dira», eta, beraz, arlo horretan desazkundearen alde egiten du. Asier Basurto kideak eman dizkigu xehetasunak.