Bizilagunekin plataformak manifestazioa deitua du urriaren 22 igandean eguerdiko 12etan Alderdi Ederretik abiatuta, Turistifikazioaren Aurkako Urrian antolatutako ekintzen artean. Mobilizazio honen helburua da Donostiaren turistifikazioari stop esan eta desazkunde turistikoaren beharra aldarrikatzea. Hiriko denetariko ia 30 elkarte eta taldek babesa eman diote manifestazioari eta bertan parte hartzera dei egin dute. Turismo jardueraren gehiegizko hazkundeak erabat baldintzatzen du hiri-eredua eta horren froga da manifestazioari atxikimendua eman dioten taldeen aniztasuna: auzo elkarteak, gazte taldeak, feministak, sindikatuak, ekologistak, elkartasunekoak, ondare arkitektonikoaren babesekoak…
Indar guztia hauek bilduta donostiarroi deia berresten du Bizilagunekin plataformak. Gure bizi baldintzak kaltetzen ditu epe motzeko ikuspegian eta negozio pribatuen logikan sustatzen ari diren Donostiaren turistifikazioak. Desazkunde turistikoaren norabidea hartu eta donostiarrak erdigunean jartzeko hiri-eredua aldatzeko beharra larria da. Bizilagunekin batera gaia lantzeko, eztabaidatzeko, antolatzeko, gure bizitzak eta gure hiria gure eskuetan hartzeko unea da.
Manifestazioari atxikimendua eman dioten taldeak:
- Alde Zaharreko Gazte Asanblada (AZGA)
- Amara Bai auzo elkartea
- Ancora San Sebastián
- CC.OO. sindikatua
- Donostiako Bilgune Feminista
- Donostiako Herritarren Harrera Sarea
- Egia Bizirik auzo elkartea
- Egian Bizi
- Eguzki talde ekologista
- Ehun mugimendua
- ELA sindikatua
- Ernai gazte antolakundea
- Errausketaren aurkako mugimendua
- ESK sindikatua
- Gaur Geroa Duintasuna Pentsionistak
- Haritzalde naturzaleen elkartea
- Heriz plataforma
- Intziri neska* gazte taldea
- Kaleko Afari Solidarioak
- Kaleratzeak Stop Donostialdea
- LAB sindikatua
- Mugarik gabe
- Ondare SS
- Parkea Bizirik
- Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea
- Piztu Donostia
- Satorralaia metroaren aurkako mugimendua
- SOS Manteo
- Steilas sindikatua
- Uliako Auzo Elkartea