Zer ari da gertatzen Donostian? Zer egin dezakegu? [Topaketa irekia]

Hiriko hainbat eragilek osaturiko Donostia Defendatuz koordinakundeak topaketa ireki bat egingo du larunbatean Amaran, hiri-ereduari buruz hitz egin eta hura aldatzeko aukerak aztertzeko helburuarekin.

Zer ari da gertatzen Donostian? Zer egin dezakegu? izenburua daraman saioak herritarren iritzia bildu eta “hiri-eredu honi elkarrekin aurre egiteko bide-orri bateratua osatzea” bilatuko du.

Topaketa goizean egingo dute, 10:00etatik 13:30era, Urbieta kaleko Amara Berri Eskolan.

https://irutxulo.hitza.eus/2019/10/21/hiri-ereduari-buruz-hitz-egiteko-topaketa-egingo-du-donostia-defendatuz-plataformak/