Azken urteetan hirian turistifikazio prozesu kezkagarria eman da. Turismoa zentroan jarri nahi izan dute bertatik etekin ekonomikoa ateratzen duten inbertsiogileek eta hauen zerbitzura jarduten duten politikari eta hedabideek.
Hiria erabat desorekatu da denbora gutxian; eredu ekonomikoari dagokionez, bizitza sozial eta komunitarioari dagokionez, eta ingurumenari dagokionez, bereziki. Atzerriko bisitari eta inbertsiogileak erakartzeari begirako hiri-eredua dago indarrean Donostian eta horrek gero eta gehiago zailtzen ditu donostiarren bizitzak.
Hiri-eredua aldatzea behar-beharrezkoa ikusten dugu eta aldaketa horren norabidea desazkunde turistikoaren bidetik heldu behar delakoan gaude. Turismoa zentroan duen hiri-eredutik herritarren bizitzak erdigunean jarriko dituen eredura trantsizioa egin behar da. Elite gutxi batzuen luxuak ezin du gehiengoaren ongizatea zalantzan jarri.
Horregatik ari gara antolatzen eta indarrak biltzen hiriko beste elkarte eta taldeekin. Bat eginik soilik lortuko dugu diruzaleei mugak jarri eta Donostia herritarrontzat berreskuratzea.
DONOSTIA BERRESKURATU! HIRI-EREDUA ALDATU!
Ekainak 18, 18:00an, Araba parketik
MANIFESTAZIOA