Donostian atzera bueltarik gabeko aldaketa asko bizitzen ari gara azken urteetan turismo ereduari lotuta. Gutxi batzuen negozioa herritarren gehiengoaren bizitzan kalteak sortzen ari da: etxebizitzaren arazoa areagotzen, enplegu prekarioa biderkatzen, hirigintza zentzugabea eragiten, merkataritza txikia itotzen, kultur eredu komertzialak sustatzen eta homogeneizaziora bideratzen besteak beste. Turismoaren desazkunderantz urratsak emateko ordua heldu da.
Azken ekimenak
- Ez 2030eko Mundiala Donostian jokatzeari. Bai desazkunde turistikoari.2024ko abenduan jakin genuen Donostia 2030eko Munduko Futbol Txapelketako egoitza izateko hautagaien artean sartu zutela, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. Orduan, erakunde publikoetako ordezkariek ospatu egin zuten: munduko mapan kokatzea, kirol ikuskizuna herritarrei hurbiltzea, Donostiarentzat ustezko lorpen kolektiboa. … Jarraitu Ez 2030eko Mundiala Donostian jokatzeari. Bai desazkunde turistikoari. irakurtzen
- Donostia, terrazetako labirintoa eta hutsaren hurrenaIa hiru urteko lan, proposamen eta alegazioen ondoren, Udalak apirileko Osoko Bilkuran Terrazetako Ordenantzaren aldaketa bertan behera uztea erabaki zuen, hiriko bizilagunak gehiago ematen ez duen araudi batean harrapatuta utziz. Eskapismo politikoaren ariketa magistral hau emaitzarik txarrena da. Kalkulu akats … Jarraitu Donostia, terrazetako labirintoa eta hutsaren hurrena irakurtzen
- ‘Turismoa. Desazkundera bidaia’ liburuaren aurkezpenaApirilak 16, osteguna. San Jeronimo kaleko Kriptan. 19:00 LIBURU AURKEZPENA ETA ASIER BASURTO ARRUTI EGILEAREKIN SOLASALDIA Liburua erosteko: https://azoka.argia.eus/produktua/turismoa-desazkudera-bidaia/ Hedabideetan: ARGIA: “Gatazka ez da turisten eta bizilagunen artekoa” https://www.argia.eus/argia-astekaria/2958/asier-basurto-arruti BERRIA: «Beste opor eredu bat asmatu behar dugu denon artean» https://www.berria.eus/bizigiro/beste-opor-eredu-bat-asmatu-behar-dugu-denon-artean_2157751_102.html … Jarraitu ‘Turismoa. Desazkundera bidaia’ liburuaren aurkezpena irakurtzen
- Etxebizitzaren aldeko Ekintza Egun Globalak Donostian: turistifikazioa eta etxebizitza-larrialdiaDonostiako turismoaren desazkundearen aldeko plataformak, Bizilagunekin-ek, 2026ko martxoaren 23tik 29ra egingo diren Etxebizitzaren aldeko Ekintza Egun Globaletan parte hartuko duela iragarri du. Ekintza koordinatu hauek etxebizitza-justizia aldarrikatzen dute planeta bizigarri batean, korporazioek bultzatutako kaleratzeei aurre egiten diete, etxebizitza giza eskubide … Jarraitu Etxebizitzaren aldeko Ekintza Egun Globalak Donostian: turistifikazioa eta etxebizitza-larrialdia irakurtzen









