EKIMENAK

Santa Klara bizirik!

Eihar Egaña (Irutxuloko Hitza)

Kontxako badiaren erdian, Donostiaren «marko konparaezina» osatzen duen elementuetako bat da. Nork ez du ezagutzen? Nor ez da joan bertara itsasontzi zuri-urdinetan edo igeri? Han dago Donostiak duen itsasargietako bat; eta orain, udala eta Foru Aldundiaren ekimenez Cristina Iglesias artistak artelan bilakatuko du eraikina. Proiektuaren aurrekontua 1,4 miloi eurokoa izatea aurreikusi da; udalak 270.000ko inbertsioa egingo du eraikina egokitzeko eta Aldundiak, bere aldetik, 200.000 euro jarriko ditu.

Nire buruari galdetu diot, ea zer egiten duen interbentzio artistiko horrek uhartean; normalean, donostiarrak joaten dira hara, eta udako hilabete pare bat kenduta, ez dira asko izaten. Berehala konturatu naiz hor dagoela gakoa. Hiriko eta lurraldeko agintariek azken urteetan turismoa erakartzeari begira egin dituzte beren politika nagusiak, eta hau ez da salbuespena.

Udaberri honetan aurkeztu zituen Bizilagunekin plataformak hamasei proposamen deshazkunde turistikorantz. Horien artean dago balio ekologikoa duten guneak babestu eta zabaltzea. Santa Klara uharteak balio ekologiko nabarmena dauka. Animalia espezie berezien babesgune da. Besteak beste, han bizi da Urgulleko sugandila gisa ezagutzen den sugandila iberiarraren aldaera bat, eta arrautzak jartzeko edo atseden hartzeko gune gisa erabiltzen dute antxeta hankahoriek, ubarroi mottodunek, txenadek eta pottorroek. Irlak balio bat baldin badu, aberastasun natural horrek ematen diona da.

Arte-proiektuaren lanek baino gehiago, aurrekariak ikusita, izan ditzakeen bestelako eraginek sortzen didate kezka. Ez al zaie turistak irlara urte osoan eramatea bururatuko? Ez al dituzte hara joateko txalupen maiztasunak handituko? Ez al zaizkie gutxiegi irudituko irlan dauden azpiegiturak? Ez al dute denetariko azoka, gida eta iragarkien bidez uhartea promozionatuko? Azken urteetan entzundakoekin, imajina dezaket entzutea hiriarentzat garrantzitsua izango dela, nazioartean kokatuko gaituela, lanpostuak sortuko dituela… Betiko makuluak hiriaren azken txokoa ere salgai jartzea justifikatzeko.

Xarma berezia duen gure txoko hau bere bakartasunean eta basatasunean mantentzearen alde antolatu beharko ginateke donostiarrak, eta arriskuan jar dezakeenari garbi esan: utzi bakean uhartea!

https://irutxulo.hitza.eus/generoak/iritziak/santa-klara-bizirik/

Kruzeroak ere ongi etorri?

Eihar Egaña (Gara)

Joan den uztailaren 4an “Sea Dream I” luxuzko kruzeroak Kontxako Badiaren sarreran geldialdia egitea albiste izan da. Hainbat argazkitan ikusi ahal izan dugu donostiarrok kruzeroa eta bertatik gure kaira turistak eramateko «taxi» deitutako txalupak. Baina gertaera ez da berria eta, are gutxiago, gure inguruko bi portu nagusiak (Pasaia eta Bilbo) kontuan hartzen baditugu. Zenbait komunikabidek kruzero horien bozgorailu eta publizista papera hartzen dute, informazio interesatua emanez: tripulazioari elkarrizketak, publierreportajeak… Kruzeroak jasotzea albiste pozgarria eta onuragarria balitz bezala kontatzen digute. Aurreko legealdian Gipuzkoako Foru Aldundiak bere turismo planean kruzeroei buruzko ekimenak txertatu zituen. Bere ezaugarri fisikoek suposatzen dituzten zailtasunen gainetik, Pasaiako portua kruzeroen ibilbidean sartzeko ahalegina etengabea izan zen: Santiago bidea itsasoz, kruzero txikien bitartez, egiteko proposamena, besteak beste.

Transport & Environment Europan mugikortasun jasangarriaren aldeko kanpainaren arabera, milioi bat kotxek bezala kutsatzen du horrelako itsasontzi batek. Sarri esan izan da kruzeroa ur gaineko herri bat dela; kontuan izan behar da sortzen duen zaborra eta poluzioa ez dela «herri» horretan geratzen, itsasoan, airean eta bisitatzen dituen lurraldeetan baizik. Turismo extraktiboaren forma adierazgarrienetako baten aurrean gaude. Kruzeroen bidez, promotore turistikoek lurraldeen ondare eta baliabide natural, kultural eta sozialak erabiltzen dituzte beren negoziorako eta lurralde horretan kaltea soilik uzten dute.

Turistifikazioaren aurrean aurkitzen diren Europa Hegoaldeko hirien SET sarean badira kruzeroen arazoa Donostialdeak eta euskal kostaldeak baino askoz eragin kaltegarri handiagoz jasaten duten hiri eta lurraldeak. Joan den irailean Lisboan egindako topaketa batzuetan, besteak beste, Lisboa, Bartzelona, Venezia eta Donostiako kideak elkartu ginen. Egun horietan esnatu eta bi kruzero erraldoi ikusten genituen parez pare. Kideek kruzeroen eraginak xehetasunez aletzeko aitzakia izan zen. Bartzelonan eta Venezian turistifikazioaren elementu nabarmen eta kaltegarrienetako bat bezala identifikatua daukate, horren erakusgarri “Stop Grandi Navi” eta “Stop Creuers” kanpainak. Bartzelonara egunero bost bat kruzero erraldoi iristen dira, tartean, Europako kruzerorik handienak (10.000 pertsona). Bidaiariei normalean otorduak eta zerbitzu gehienak itsasontzian bertan eskaintzen zaizkie eta hirian ematen duten denboran arrapaladan gune eta monumentu adierazgarrienak bisitatzen dituzte. Veneziako kideen esanetan, egunero bisitariekin biztanleak hirukoizten dituen hirian, San Marco plaza inguruan ohikoa omen da turistak gehiegizko turista kopuruaz kexatzen entzutea; horietako milaka kruzeroz heldutakoak dira. Azken hilabeteetan, gainera, bi istripu albiste izan dira Venezian, kruzeroekiko kontrakotasuna mahai gainean jarriz.

Gure lurraldeetako gobernariak behin eta berriro agertzen dira kalitatezko turismo jasangarriaren alde. Hitz potolo hauek kruzeroen kasuan erabiltzea guztiz okerra da. Lehen aipatu bezala, kruzeroak turismo forma kutsatzaile eta extraktiboa dira. Venezia, Bartzelona, Lisboa eta Kanaria uharteekin alderatuta, Donostiara heltzen zaizkigun itsasontziak txikiak dira eta bidaiari gutxi dituzte. Kalitatezkoak direla esango luke zenbaitek, “Sea Dreams I”-a bezalako luxuzko bidaiak ordaintzen dituzten turista aberatsak direlako. Jasangarritasun sozialaren aldetik kontuan izan behar da honelakoek inpaktu handia izan dezaketela gure hirian. Bertako biztanleriak baino errenta altuagoko bisitariak hirira etortzean donostiarrontzat aberastasuna sortzen dela dioen mitoaren aurka, errealitatea erakusten ari zaigu kontsumo prezioen igoera eta zenbait guneren esklusibizazioa eragiten dutela.

Bizilagunekin plataformatik hamasei proposamen aurkeztu ditugu udaberri honetan desazkunde turistikorantz iparrorratza jarrita. Gaur egun indarrean dagoen turismo ereduak Donostiako herritarroi sortzen dizkigun kalteak askotarikoak dira eta gero eta zailago egiten zaie ezkutatzea: etxebizitzaren prezioa, hiri-espazioaren okupazioa, kulturaren merkantilizazioa, gune naturalak arriskuan jartzea, lanpostu prekarioen ugaltzea, gertuko merkataritzaren itotzea… Dagoeneko ez da onargarria turismoaren hazkundea ospatu eta albiste pozgarri bezala kontatzea. “Deshazkunde turistikorantz” proposamenak bertan bizi garen eta bertan bizi nahi dugunon ikuspegitik egiten ditugu; gure bizi-baldintzak eta gure hirian bizi ahal izatea arriskuan ikusteak eraman gaitu honetara.

Garraioei dagokienez, lurraldeko mugikortasuna bertakoen beharren arabera diseinatu eta antolatu beharra aldarrikatzen dugu. Era berean, beharrezkoak ez diren azpiegitura handien eraikuntzaren kontra azaltzen gara (portu erraldoiak, metroaren pasantea…). Hazkundea ez diren alternatibak probatzeko unea heldu da, gutxi batzuek irabazi eta gehiengo batek galdu egiten duen joko honetaz nazkatuta. Gainera, gaur egun hainbeste orokortu den hipermugikortasunaren inguruan gizarte bezala egin beharreko hausnarketa bat zor diogu gure buruari. Egun hauetan Bartzelonan egiten ari diren Stay Grounded topaketan, aireportuen handitze eta biderkatzearen aurkako hamarka aktibista horretan jardungo dira, besteak beste.

Horregatik guztiagatik, argi ikusten dugu kruzeroak ez direla ez beharrezkoak ez onuragarriak gure inguruko portuetan. Bartzelona edo Veneziakoaren pareko arazorik ez dugunez, ez dezagun itxaron gertatu arte. Herritarrok mugak jartzen ez baditugu, etekin gose aseezina eta itsukeria larria dutenen artean atzerarakorik ez duen egoerara eraman gaitzakete. Donostian antolatzen ari gara, baina asko da egiteke dagoena. Pasaian ere badituzte kezkarako arrazoiak, badiaren berpizte ekonomikoaren irtenbide gisa turismoa eta kruzeroak proposatzen dituztenekin. Turistez gain, guregana kalte ekologiko eta sozialak ekartzen dituzten ontzi hauei ere ongi etorri esan behar diegula? Bai zera!

https://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/kruzeroak-ere-ongi-etorri

¿Turismo sostenible o crecimiento insostenible en Donostia?

Nerea Arregi (Hordago – ElSalto)

Frente al concepto de turismo sostenible de los programa electorales, los hechos reflejan el crecimiento de visitantes (9,8% entre 2017 y 2018), la legalización masiva de viviendas turísticas (más de 1.200 en 2018), la concesión de licencias de hotel en casi todos los barrios (más de 30 licencias en 4 años) y el aumento del precio del alquiler de viviendas (más del 30% en 4 años).

El turismo está creando daños irreparables en muchos lugares del mundo: daños sociales, económicos y ecológicos. No es una cuestión de intransigencia de donostiarras o vascos. No es ningún odio o fobia hacia los turistas. La misma preocupación que hay en muchos otros territorios y ciudades ha aparecido en Donostia. En otros lugares, el crecimiento masivo del turismo ha causado daños irreparables. En Donostia tenemos que abordar el tema con perspectiva crítica antes de que sea tarde.

El discurso único dice en periódicos, radios y televisiones que el turismo solo trae bondades; crea riqueza; y el crecimiento del turismo es señal de éxito. Pero hace tiempo que en Donostia no tragamos ese discurso. Encontramos razones para no creerlo en nuestras propias vidas: al pagar la vivienda, al buscar trabajo, al organizar algo en la calle, al intentar decidir sobre cómo queremos que sean nuestros barrios, por ejemplo.

No tenemos nada en contra de quien visita la ciudad en sus vacaciones. Los problemas que hemos mencionado, más que de los turistas, son responsabilidad de quien ha diseñado y promueve sin medida este modelo de turismo: inversores locales e internacionales y quien les abre todas las puertas desde sus cargos institucionales.

Se quiere competir en el mercado mundial de ciudades con la marca Donostia y Basque Country. Y para eso, están transformando la ciudad sin tener en cuenta los efectos que crean en nuestros barrios y nuestras vidas. Se desprecia todo lo que no crea beneficio económico directo y se folkloriza todo lo que nos distingue para convertirlo en icono y tratar de venderlo.

Se ponen alfombras rojas a quien viene a hacer inversiones inmobiliarias o a abrir multinacionales. Se cambian leyes y se diseñan infraestructuras según sus deseos, sin poner atención a las necesidades y opiniones de la ciudadanía. Ahí tenemos el caso del metro o de la ordenanza de apartamentos turísticos. Dispuestos a todo por abrir camino al negocio del hormigón de los hoteles y de los apartamentos. La industria turística solo favorece a unos pocos y eso es lo que queremos denunciar.

El precio de la vivienda crece sin medida. Los hoteles y apartamentos están sustituyendo las viviendas residenciales, expulsando a las vecinas. Los precios de los productos y servicios van hacia arriba. Y la realidad de donostiarras expulsadas a los pueblos de alrededor está creciendo.

Se está destruyendo el comercio de cercanía; lo sustituyen souvenirs, establecimientos de cadenas multinacionales y grandes centros comerciales. Se ha generalizado la subcontratación de servicios. Al mismo tiempo, la precariedad: contratos temporales, trabajo sin contrato, sueldos de esclavitud…
También se nota en las calles. Las plazas y calles de los barrios, el espacio público, se transforma para el consumo. Los limites son cada vez más estrechos para las fiestas populares y las expresiones sociales. Pero no hay límites para los eventos superpatrocinados que convierten la ciudad en un gran centro comercial.

Se sirven de nuestra cultura y nuestras particularidades para atraer al turismo. Pero entrar en el mercado global y expulsar a la población local destruye el ambiente de los barrios. Crece la tendencia a homogeneizar la cultura y las identidades: las calles se parecen a las de otros lugares, la oferta cultural se ofrece mirando a los visitantes y las lenguas hegemónicas le quitan su espacio al euskera.

Desde el Ayuntamiento, la Diputación, el Gobierno Vasco, el Gobierno de España y la Organización Mundial del Turismo (OMT), coinciden en las palabras y los hechos. Las palabras son muy bonitas, cuidadosas y sensatas. Los hechos no los son tanto. Respecto a Donostia, desde 2017 hasta hoy en día el discurso dominante ha ido cambiando y reculando a tenor de la multiplicación de los síntomas y la extensión del debate social. Empezaron negando la existencia del problema; después trataron de limitarlo al tema de los apartamentos turísticos y a la Parte Vieja de la ciudad; luego se generalizó el “ante todo la prioridad es el bienestar de los donostiarras” y han acabado integrando el concepto de turismo sostenible en los textos de programa electoral y en los planes institucionales de turismo. Palabras.

Los hechos, en cambio, son el crecimiento de visitantes (9,8% entre 2017 y 2018), la legalización masiva de viviendas turísticas (más de 1200 en 2018), la concesión de licencias de hotel en casi todos los barrios (más de 30 licencias en 4 años), el aumento del precio del alquiler de viviendas (más del 30% en 4 años). Esto no es sostenible; los daños que crean estos hechos en la vida de cada persona que habita la ciudad no son sostenibles; Más hoteles, más pisos, más multinacionales en el comercio, más eventos con fines comerciales no son sostenibles.

Si proyectamos la ciudad como un lugar para vivir y donde sus habitantes puedan desarrollar sus vidas en plenitud, seguir por la vía del crecimiento del turismo no es adecuado. Se compara nuestra situación con la de Venecia o Barcelona, tratando de relativizar o minimizar el problema; la cuestión es que no podemos esperar a alcanzar el grado de turistización y afección de estas ciudades para actuar.

El decrecimiento turístico se nos muestra como la única opción cuerda ante los riesgos que encaramos. Hay medidas urgentes a tomar, antes de que sea demasiado tare. El futuro de Donostia y sus habitantes está en juego: nuestras condiciones de vida y nuestro legado comunitario y cultural.

Es ineludible un debate transparente y abierto sobre este tema. Negar los problemas que hemos mencionado y caricaturizar o despreciar a quien se sale del discurso único no es el camino.

Debemos denunciar las afecciones que crea el turismo; hablar con vecinas y vecinos sobre este tema y responder conjuntamente a los problemas comunes. Las asociaciones de vecinas, los grupos culturales, las comisiones de fiestas, los clubes deportivos y ese tipo de redes son lo que mantienen vivos los barrios y la ciudad. Ante los que solo buscan el negocio, las donostiarras nos debemos cuidar mutuamente. Lo que afecta a nuestra ciudad, afecta a nuestras vidas. Vamos a organizarnos ante la especulación, la explotación, la estandarización y la expulsión. Los barrios que están vivos son los barrios para vivir. Y nosotras vivimos aquí y aquí queremos vivir.

https://www.elsaltodiario.com/turismo/donostia-turismo-sostenible-crecimiento-insostenible

Donostia Salgai [MANIFESTAZIOA]

Manifestazio amaierako testua:

Arratsaldeon! Gaur hainbat herri mugimendu eta izaera ezberdineko borroka txikiren ordezkaritza zabala bildu gara hemen, helburu komun batekin: Donostiako udalaren kudeaketa txarra ozenki salatzea.

Udaletxearen erabaki politikoak interes ekonomiko handien, lobbyen eta enpresen aginduetara hartuak dira hiriarentzat erabakiorrak diren auzietan: hala nola, garraio ereduan, kontsumo eta merkataritza ereduan, turismo ereduan, hondakinen kudeaketa ereduan, hirigintza ereduan. Bai lagunak, milioi askotako kostua duten azpiegitura-lan handiez ari gara, Donostiako Metroaren pasabidea kasu. Errauskailu handi batez ari gara, etorkizunean elikatu beharko dena. “Belartza 2” bezalako merkatal-gune erraldoiak eraikitzeaz ari gara. Gure kaleen eta auzoen turistifikazioaz eta gentrifikazioaz ari gara.

Modu ezkutuan eta herritarren kontroletik kanpo dauden erakunde faktikoen bidez, gure hiria era nabarmenean eta itzulezinean aldatzen ari diren hirigintzako jarduerak bultzatzen ditu udal-gobernuak. Donostia geroz eta gehiago jende aberatsei eta eliteei begirako parke tematiko batean, multinazionalei eta frankiziei begirako hiri batean bihurtzen ari da. Urte gutxiren buruan Donostiak bere nortasuna eta singulartasuna galdurik ez da munduko beste edozein hiri turistikorengandik desberdinduko.   

Proiektu faraonikoetan udal-fondoak xahutu ondoren, Udaletxeak finantza-iturriak lortzearren hiria bera salgai jartzen du: politika horren ordaina dira “pelotazo” urbanistikoak, lurren errekalifikazioak, eta bazkide susmagarriekin egin ohi dituen hirigintzako operazio kontaezinak. Hau da, Udalak hiriko ondare naturala, arkitektonikoa eta historikoa, soziala eta kulturala hondatzera daramaten erabakiak hartzen ditu finantzazio-iturri miserable baten truke. Hiria zatika eta merke saltzen ari dira, herritarrak horren aurka aritzeko biderik ezean mutu gelditzen garelarik gehienetan. 

Udalaren erabaki horiek guztiek eragin sozial larria daukate bestalde, jendartearen ikuspegitik berdintasuna eta justizia sustatzetik oso urrun baitaude. Herritarren benetako beharrei erantzuteko inongo politikarik ez dagoela salatzen dugu gainera, Donostian nabarmenki gazteei bizitzea eragozten dien espekulazioari aurre egiteko eta etxebizitza eskubidea bermatze aldera adibidez.

Lurra eta natu guneak txikitzen ari direla salatzen dugu, azken hilabeteotan hiriko kaleetan 1000 zuhaitzetik gora bota dituzten bezalaxe. Udalak klima aldaketaren inguruko estrategia arranditsuak sinatzen ditu gero, bere jardueraren ildo nagusiak kontrako norabidean doazen bitartean.     

Hori denagatik, udalaren kudeaketarekin ados ez gauden herritarren ahotsa entzunarazteko eta mobilizatuta gaudela erakusteko atera gara kalera. Hiri-ereduaren auzian herritarrek erabakitzeko aukera izan  dezagun eta partehartze politiko handiagoa izan dezagun aldarrikatzen jarraitu behar dugu.

Donostia sozial, partehartzaile eta benetan jasangarri bat nahi dugu, bizilagunen beharrak lehenetsiko dituzten politikak bultzatuz eta hiria enpresa handiei eta turistei begira salgai jartzen dituztenak errefusatuz.  

Gure auzoak eta jendeak, merkataritza txikia, ondare naturala, kulturala, historikoa eta aniztasuna zainduko dituen hiri-eredu bat nahi dugu. Herritarrengandik eta herritarrentzako eraikiko dena. 

Gaurkoa ibilbide luze baten hasiera da. Datozen hauteskundeak direla eta, herritarren aldarrikapenen aurrean entzungorrarena  egin ohi duten horiek molesta daitezela nahi dugu. DONOSTIA DEFENDATUZ koordinakundeak gonbitea egiten dizuegu partehartzen jarraitzeko, gero eta kritikoago izateko  eta ekintza ildo berriak zabaltzeko gure helburu komunaren alde:

DONOSTIA EZ DAGO SALGAI! DEFENDA DEZAGUN!

https://irutxulo.hitza.eus/2019/05/04/donostiaren-norabidea-aldatzeko-mobilizatu-dira/

https://halabedi.eus/es/asier-basurto-bizilagunekin-beranduegi-izan-baino-lehen-des-hazkunde-turistikoa-aldarrikatzen-dugu-frenoa-sakatzeko-momentuan-gaude/

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/6382784/donostia-defendatuz-plataformaren-manifestazioa-donostian-2019ko-maiatzaren-4an/

Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroa

Irutxuloko Hitza

Zuen turismo eredua kontrako eztarritik joaten zaigu! lelopean protesta egin zuten atzo Kursaalean, Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroaren harira. Atzo hasi zen Turismoaren Munduko Erakundeak (TME) eta Basque Culinary Centerrek antolatutako nazioarteko goi-bilera, eta gaur amaituko da. Bosgarren aldiz egin dute foroa, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren babesa du, besteak beste.

Bizilagunekin plataformak deitutako mobilizazioan “Donostia bizitzeko hiri bat dela garbi adierazi” nahi izan zuten ekintzaileek. “Hau ez da zuen negoziorako parke tematikoa!” adierazi zuten plataformak bere sale sozialetan. Gaur zabaldutako ohar baten bidez adierazi dute mobilizazioaren helburua izan zela salatzea Donostian gaur egun garatzen ari den turismo ereduak gutxi batzuen negozioei mesede egiten dien bitartean, herritarren gehiengoari kalteak sortzen dizkiola.

TMEren arabera, foroaren helburua “turismo gastronomikoa herrialdeen garapenerako faktore gisa sustatzea” da eta, urte honetan, garapen jasangarrira bideratutako lanpostuen sorrera eta ekintzailetzaren sustapena izango ditu gai nagusi gisa. Plataformak kritikatu du “edonoren bizi baldintzen gainetik pasatuz aberasteko duten grina” existitzen ez den “turismorako eskubide” gisa  mozorrotzen dutela. “Gobernuak interes pribatuen mesedetan baliatzeko estrategiak adosten dituzte TMEren bileretan”, kritikatu dute.

Bigarren aldia da, azken bi urteetan TMEk Donostian foroa antolatzen duela, eta Bizilagunekin plataformaren ustez, “ez da kasualitatea”. “Gure hiria gobernatzen dutenak bete betean murgildu dira turismo industriaren, turisten eta inbertsoreen erakarmenean. Helburu horren baitan aliantza eginda dute hemengo zein nazioarteko botere ekonomiko eta politikoek”, kritikatu dute. Gainera, agerian utzi dute estrategia horren kalteek donostiarrei eragiten dietela zuzenean: etxebizitzen garestitzea, lan prekarioen areagotzea, hiri-espazioaren pribatizazioa, kulturaren merkantilizazioa, gune naturalen artifizializazioa, eat abar.

Turismo eredua ezbaian
Turismo jasangarriaren kontzeptuak bere balioa galdu duela ondorioztatuta, Bizilagunekin plataformak desazkunde turistikorako hamasei proposamen aurkeztu zituen duela egun gutxi, Donostian “gutxi batzuen negozioa herritarren gehiengoaren bizitzan kalteak sortzen ari dela” argudiatuz. Horien artean, hiri-markaren eta turismoaren sustapenerako aurrekontuak ezabatzeko proposamena egin zuen plataformak.

Halaber, Bizilagunekin plataformak Donostia Defendatuz koordinakundeak larunbaterako deitu duen manifestazioarekin bat egin eta mobilizatzera deitu ditu herritarrak. Protesta Easo plazatik abiatuko da larunbatean, maiatzaren 4an, 17:30ean, Hiria salgai lelopean.

https://irutxulo.hitza.eus/2019/05/03/protesta-egin-dute-turismo-gastronomikoaren-munduko-foroaren-aurrean/

Hirimina

Asier Basurto (Irutxuloko Hitza)

Euskaraz emozio eta sentimendu ugari min kontzeptutik eratorrita izendatzen dira. Maitasun sentimendu indartsuena maitemina da; zerbait ezagutzeko gogo handia, jakinmina; eta urrunetik norberaren herriak sortzen duen hutsunea, berriz, herrimina. Oraingoz Donostian bizi garenez, ez dugu herriminik, bai, ordea hirimina.

Donostia ederra da; donostiarrak oso jatorrak. Hori ez da aldatu aspaldion. Baina badira azkar eta arrapaladan ematen ari diren aldaketa sakonak; begi-bistakoenak azken urteetan turismoaren areagotzeak ekarritakoak. Hirian hizketagai izan dugu (eta dugu) fenomenoa. Kaletik dabiltzan giriak biderkatzea hobeto edo okerrago bizi du bakoitzak, baina azaleko seinale horren azpitik, badira joera kezkagarriagoak.

Lehendik ere larria zen etxebizitzaren arazoak okerrera egin du. Hirian alokairuan bizitzea ia ezinezko bihurtu da. Apartamentu turistikoen fenomenoa gehitu zaio aspalditik ezagutzen genuen espekulazioari. Ustez ezin da ezer egin; edo ez dakigu zer egin; edo egiten ari ei da… Kontua da Astigarragan, Pasaian edo Hernaniko auzo berrietan topo egiten dutela Donostiatik kanporatutako hamarnaka gaztek.

Kezkagarria da azkenaldian euskararen erabileran eman izan diren hainbat atzerapausotan argudio berberekin topo egitea. Bisitarientzako azpiegiturak, ekitaldiak eta zerbitzuak omen direnetan, euskarari lehentasuna emateari ez diote zentzurik ikusten batzuek. Eta jakinda horrelakoak ikaragarri ugaltzen ari direla hirian… Hori bai, euskarazko hitzek eta gure kulturaren ikurrek, salgaiak erakargarriago bihurtzeko balio badute, ongi etorri.

Gabonetako merkatuak, noriak, selfietarako panelak, Amancio Ortega distritoak, Metroak, Burger Kingak eta 30 hotel berriek beste hiri batzuen pare jartzen gaituztela uste duenik ere bada. Horiek gabe gutxiago bagina bezala.

Aldaketa hauek zalantzan jartzean, hiriaren patua, garapen-bidea eta etorkizun posible bakarrari galga jarri nahi zaiola dirudi batzuetan. Abstraktuan hiriaren hoberako izango omen dena, norentzat da hobea, zehazki? Nor da «hiria» hor?

Hirimina ez da aldaketen kontrako erreakzio kontserbadore bat. Hirimina da gure hiriaren eta, beraz, gure bizitzen gaineko erabakimena galtzearen sentsazioa. Beldurra eta amorrua nahasten duen min hori da.

Aldaketa estetiko txikiez haratago, lotura komunitarioak eta auzo-bizitza desegiteko arriskua suma dezakegu. Horiek gabe, gutako bakoitza bakarrik legoke, babesgabe eta ahul, interes erraldoiek agintzen duten ingurunean. Beraz, horien indartzetik soilik berreskura dezakegu Donostia eta gure bizimodua nolakoa izango den erabakitzeko ahalmena.

Ez da hauteskunde kontua; hauek badatoz eta badoaz. Luzera begirako ikuspegiaz ari gara. Feminismoaren inguruan dirudiena bezainbesteko adostasuna posible bada, etor dadila beranduegi baino lehen: jar dezagun bizitza hiri-ereduaren erdigunean.

https://irutxulo.hitza.eus/generoak/iritziak/hirimina/